1937ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 25. edizioa izan zen. 1937komaiatzak 8 eta 30 artean ospatu zen, 3840 kilometroko ibilbidea eginez 19 etapatan banatuta, horietatik lau bikoitzak izan zirelarik, garaileak, batez beste, 31,365 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
93 txirrindularik hasi zuten proba eta 41ek amaitu zuten. Edizio honetan ospatu zen, lehen aldiz, taldekako erlojupeko bat.
Gino Bartali, lau etapa garaipen eta mendiko sailkapena lortu zituena, bigarren aldiz jarraian izan zen Giroko garailea.